A28: Lanak eragindako gaixotasunak, langileen osasunerako eta segurtasunerako erronka nagusia

Apirilaren 28an, Lan Osasunaren Nazioarteko egunean, UGTk elkarretatazea egingo du Bilboko Moyua plazan
Print This Post
  
  
Email This Post   


2026an 30 urte bete dira Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea indarrean jarri zenetik. Lege horrek, bere garaian, laneko osasunaren eta segurtasunaren lege-esparrua modernizatu zuen Espainian, eta emaitza bikainak lortu zituen, laneko istripu hilgarrien beherakada nabarmenarekin lehen urteetan. Hala ere, lan-errealitateak aldaketa handiak jasan ditu ordutik. Digitalizazioan izandako aurrerapenek, klima-aldaketaren ondorioek, lan-munduan eta lehen gizonentzat bakarrik ziren lanbideetan emakumeen presentzia handitzeak, langileen zahartzeak, lan-baldintzak, lan-harremanak eta arriskuak aldatzen dituzte, eta horiek dira mende honetan aurrean ditugun erronkak. Lan-istripuak prebentzio-neurrien gabeziaren ondorio nabarmenena dira oraindik ere, baina lan-jatorriko gaixotasunei erantzun behar diegu; izan ere, kalte izugarria eta iraunkorra dira langileentzat, eta prebentzio-arloko hondarrik garrantzitsuenetako bat da.

Urtero bezala UGT Euskadik prebentzio ordezkariak bilduko ditu sindikatuaren Bilboko egoitzan, 10.30etan. Ondoren, elkarretaratzea egingo du Moyua Plazan, 12:00etan, prebentzia eskatu eta lanean bizitza galdu duten (aurtengo) 13 langileen heriotzak salatzeko.

Manifestua

Visitas: 2