Arabako kirol-jardueren sektoreko patronalak iaz sinatutako «greba-amaierako akordioa» ez duela beteko iragarri du, eta herrialdeko hitzarmenaren negoziazioa leherrarazi du

UGTk, beste sindikatuekin batera, patronalaren erabakiarekiko desadostasuna adierazten dute eta datozen negoziazio kolektiboetan haren sinesgarritasuna zalantzan jartzen dute
Print This Post
  
  
Email This Post   


Joan den martxoan eratu zen Hitzarmenaren Negoziazio Mahaia. Hala ere, negoziazio prozesua ezin okerrago abiatu da; patronalak adierazi duenez, ezin izango du iazko urtarrilean sinatutako «greba amaierako akordioa» osorik bete, zeinek besteak beste, 2027ko urtarriletik aurrerako soldata igoerak jasotzen baitzuen.

Horrek patronalarekiko erabateko mesfidantza eragin du. Zer animorekin negoziatuko ditugu hurrengo urteetako edukiak, gero patronalak ez badu sinatutakoa beteko? Zentzu horretan, sektorean ordezkaritza dugun lau zentral sindikalek (ELA, CCOO, LAB eta UGT) adierazi nahi dugu 2027rako sinatutakoa osorik aplikatuko dela bermatzen ez den bitartean ez duela zentzurik negoziatzen jarraitzeak.

Behartuta gaude patronalaren jarrera publiko egitera, sinatutakoa alde batera uzteko asmoarekin negoziazioa baldintzatzen ari baita, negoziatzeko fede txarra erakutsiz.

Sektoreko langileok ez gara besoak gurutzatuta geratuko; gertaera larri horrek, ezinbestean, gatazkara eramaten du sektorea. Datozen egunetan batzarrak egingo dira, patronalak egindako iragarpenari eman beharreko erantzuna kolektiboki erabakitzeko.

Visitas: 2