Ohar legala

Lege Oharra eta Pribatutasun Politika

Web gune honen jabea EUSKADIKO LANGILEEN BATASUN OROKORRA (hemendik aurrera UGT-Euskadi) da. Informazio-Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoa betetzeko, jarraian web gune honen jabearen indentifikazio datuak zehazten dira:
Unión General de Trabajadores de Euskadi

Colón de Larreategi 46 Bis – 48011 (Bilbao)
G-48470645
Telf: 944255651

Web gune honetan sartzeak gunearen erabilera-baldintza orokor eta partikularrak, argi eta garbi, ezagutzen eta onartzen direla esan nahi du. Jabeak edozein momentutan eta aldez aurretik abisatu gabe balditza horiek aldatu edo ordezkatu ahal izango ditu.

Erabiltzaileak web guneko edukiak eta zerbitzuak egoki, zuzen eta legeak betez erabiltzeko konprisoa hartzen du. Guztiz debekatuta daude legez kontrako jarduerak eta bidegabeak eta, era berean, fede onaren eta ordena publikoaren kontrakoak.

Erabiltzaileak web orri honetako edukia Lege Abisu honetan ezarritakoaren kontrako edo legez kontrako helburuarekin ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Gainera, ez dira inoren eskubiderik minduko eta ez dira egingo web gunea hondatu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo okertu dezaketen inolako ekintzarik.

Halaber, UGT-Euskadik beretzat gordetzen du erabiltzaileei web gunean sartzea debekatzeko eskubidea, baldin eta betebehar hauek edo beste legezko balditza orokorrak betetzen ez badira.

Erabiltzaileek Atariaren eduki eta zerbitzuak edonolako helburu komertzial edo publizitariorekin erabiltzea argi eta garbi debekatuta dago.

Erabiltzaileak edo beste pertsona edo erakunderen batek sortutako edonolako informazio edo komunikazioak Atariaren bidez jakinarazten direnean, UGT-Euskadi ez da inola ere informazio horien erantzule izango.

UGT-Euskadik bere gain hartzen du edozein momentutan eta aldez aurretik ohartaraztera behartuta egon gabe webean dagoen informazioa, bere egitura eta aurkezpena eta sarbide baldintzak aldatu eta gaurkotzeko eskubidea.

1. Erabilera-baldintza orokorrak

Baldintza orokor hauek UGT-Euskadik Interneteko erabiltzaileen eskura doan jartzen duen web gune honen sarbide eta erabilera arautzen dituzte. Erabiltzaile batek web gune hori erabiltzen badu, horrek esan nahi du baldintza eta irizpide hauek guztiak onartzen dituela. Hala ere, web gune honetan eskaintzen diren zerbitzu zehatz batzuek kasu bakoitzean zehazten diren baldintza espezifikoak dituzte, aipatutako zerbitzu horiek erabiltze hutsak baldintza horiek onartzen direla esan nahi du.

2. Jabetza Intelektuala edo Industriala

Web hau osatzen duten eduki, dokumentazio, irudi, grafiko, marka, logo eta diseinuen jabetza UGT-Euskadirena da eta jabetza intelektualari buruzko estatu mailako edo nazioarteko legediak babestuta dago. Hori dela-eta, sindikatuak aldez aurretik berariazko baimena eman ezean, erabiltzaileak ez ditu web gunearen edukiak kopiatu edo erabiliko edozein modutan. Bestela, legeak aurreikusten dituen ondorioei aurre egin beharko zaie.

UGT-Euskadiri dagokio eduki guztien ustiapen eskubideak edozein modutan gauzatzea, batez ere erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta transformazio eskubideak.

Webaren edukia bistaratze, inprimatze eta zatika deskargatzea baino ez da baimentzen, eta bakarrik baldintza hauetakoren bat badago:

• Webaren helburuarekin bateragarria izatea.

• Informazioa erabilera pertsonal eta pribaturako lortu bada. Espresuki debekatzen da edukia merkataritza-helburuekin erabiltzea edo banatuta, publikoki komunikatuta, eraldatuta edo deskonpilatuta izateko lortzea.

• Webean dauden eduki bat ere inola ez eraldatzea.

• Webean eskuragarri dauden grafiko, ikono edo irudi bat ere berarekin batera doazen beste irudietatik bereiz ez erabili, kopiatu edo banatzea.

3. Estekak

www.ugteuskadi.org orriarekin estekak egiteko, hori eskatzen duten atarien jabeen berariazko eta idatzizko baimena ezinbestekoa izango da.

Webarekin egin nahi den edozein esteka, orri nagusiarekin izango da. “Esteka sakonak”, “framing”-a eta web gunearen edukien beste edonolako erabilera espresuki debekatuta dago baimenik ez duen edonorentzat..

4. Datu-babesa eta Pribatutasun-politika

Erabiltzaileei eskatutako datuak edo web gune honen bidez nahita ematen direnak, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Erregistro Nagusian inskribatutako UGT-Euskadiren datu-fitxategietan sartuko dira. Datu hauek behar-beharrezkoak dira jasotako eskabideei erantzun, erabiltzaileek izan ditzaketen interesak bete, edota web honetan eskaintzen diren zerbitzuekin zerikusia duten informazioa bidali ahal izateko.

UGT-Euskadik, gordetzen dituen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, eta datu horiek baimenik gabe aldatu, galdu, erabili edo zabaltzea saihesteko hartu behar diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartu ditu, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Arautegia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraiki. Datu horiek ez zaizkio inori utziko, Legeak horrela aurreikusi ez badu edo bi parteen arteko erlazioa era egokian garatzeko beharrezkoa ez bada.

Erabiltzaileek bildutako eta artxibatutako haien datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubidea daukate. Horretarako, idatzi bat eta NANaren fotokopia bat helbide honetara bidali behar ditu: Colon de Larreategui 46 bis 48011 Bilbao (Bizkaia).

5. Cookiak

ugteuskadi.org web gunean, cookieak erabiltzen ditugu web-orrietan sartzen zarenean. Horri esker, normaltasunez nabiga dezakezu webean. Webean nabigatzen duzunean, cookieen erabilera onartzen duzu, Cookieen Politika honetan ezartzen ditugun baldintzetan.

6. Erantzukizuna

UGT-Euskadi ez da berarekin zerikusirik ez duten arrazoien ondorioz erabiltzaileen informatika-sistemetan gerta daitezkeen kalteen erantzule izango, ez eta informatika-birusek eragin ditzaketen kalteena ere. Era berean, erakunde titularra ez da web gune honetako erabiltzaileak izan ditzaketen zailtasun teknikoen erantzule izango, kausa zein den garrantzirik izan gabe (informatika-birusak, informazioa sarearen bidez berreskuratzeko akatsak terminalaren gaitasunean , besteak beste), ezta honek sor ditzakeen kalte edo arazoena ere.

UGT-Euskadik ez du inolako ardurarik izango webean lotutako edukien gainean, baldin eta sindikatuarekin zerikusirik ez badute. Halaber, web gunearen titularrak ezin du bermatu erabiltzailearen dokumentu edo fitxategietan informatika-birusik edo informatika-sistemetan (hardwerea eta softwarea) kalteak edo aldaketak sor ditzaketen beste elmenturik ez daudela, eta, horren ondorioz, titularra ez da horrek erabiltzaileari sor diezazkiokeen edonolako kalteen erantzule inola izango.

Edozein erabiltzailek webaren edukia edo lotutako orrietan eskaintzen diren zerbitzuak legez kontrakoak direla edo erabiltzailearen edo hirugarren baten eskubideak kaltetzen dituztela pentsatzen badu, kalte-ordainketa sor daitekeen kasuetan, jarraian zehazten diren bezalakoak badira:

– Espainiako zigor-arloko legeen arabera delituzkotzat hartuta izan daitezkeen jarduera edo edukiak.

– Jabetza intelektual edo industrialaren eskubideak kaltetzen dituzten jarduera edo edukiak.

– Ordena publikoa, ikerketa penala, segurtasun publikoa eta nazioaren defentsa arriskuan jar ditzaketen jarduera edo edukiak.

– Osasun publikoaren babesa, pertsonaren duintasunaren errespetua eta diskriminaziorik ezeko printzipioa, eta osasunaren eta haurren babespena arriskuan jar ditzaketen jarduera edo edukiak.

Ez izan inolako zalantzarik guri jakinarazteko lehenago aipatutako posta-helbidearen bidez.

Baldintza orokorren edo indarrean dauden legeen kontra web gune hau erabili edo kontsultatzeak sor ditzakeen edonolako kalteen erantzule bakarra erabiltzailea izango da, UGT-Euskadiri kalte-ordainketa ematera behartuta egonik.

7. Jurisdikzioa

UGT-Euskadiren web gunearen sarbide edo erabilerak erakunde eta erabiltzailearen arteko eztabaidarik eragiten badu, erabiltzailearen helbideari dagozkion epaitegi eta auzitegiei eta haien nagusiei men egin beharko diete, espreski beste edonolako foruei uko eginez, eztabaida hori bideratzeko. Erabiltzailearen helbidea Espainiatik kanpo badago, UGT-Euskadik eta erabiltzaileak Bilboko epaitegi eta auzitegiei men egingo diete, espreski beste edonolako foruei uko eginez.

Visitas: 179