COYCAVIko (Conexiones y Cableados Vitoria) langileek mobilizazioak abiatu dituzte haien lan baldintzak hobetzea eskatzeko. Plantillak salatu du enpresak uko egiten diola hobekuntza ekonomiko zein sozialak negoziatzeari, nahiz eta azken urteetan irabaziak izan dituen.
Zuzendaritzak jarrera aldatu eta benetako edukiekin negoziatzen hasten ez bada, gatazka areagotu eta handitu daitekeela ohartarazi du ordezkaritza sindikalak.
Epresan 80 langile inguru dago, gehiengoa, %65 inguru, emakumeak direla. Ordezkaritzari dagokionez, Langile batzordea ELAko hiru delegatuk eta UGTko bik osatzen dute.
Negoziazioen blokeoa eta eskubide urraketak
Hainbat negoziazio saiakera egin ostean, enpresak erabat baztertu ditu hobekuntzak. Horrez gain, sindikatuek salatu dute zuzendaritzak oinarrizko informazioa ukatu diola batzordeari askotan, delegatuen eskubideak zuzenean urratuz.
Enpresaren egoera ekonomiko eta korporatiboa
Jarduera: Trenbide, elektronika, jasotze sistemak eta energia berriztagarrien sektoreetarako kableatu eta interkonexio elektronikoak fabrikatzen ditu.
Jabetza: 2022 amaieran, Mirai Investments holdingak erosi zuen enpresa, Jainaga (Sidenorreko presidentea ere badena) buru dela.
Lan esparrua: Gaur egun, langileek Arabako metalaren hitzarmenaren pean jarraitzen dute oso-osorik. Sindikatuen arabera, azken hiru urteetako emaitza positiboek nahikoa marjina ematen dute baldintzak hobetzeko.
Visitas: 0

















