Euskadiko CCOOk eta UGT Euskadik azaroaren 11ko greba orokorrean parte hartzeko deia egin dute

Hainbat eragile sozialek azaroaren 11n mobilizatzera deitu dute etxebizitza eskubidearen alde
Print This Post
  
  
Email This Post   


Erakunde sinatzaileok herri honetako emakume eta gizonei dei egiten diegu gure erosteko ahalmena murrizten duen inflazioaren aurrean soldata hobeak, etxebizitza duina eta prezioen kontrolaren alde mobilizatzera.

Milioika pertsonek partekatzen dugun kezka bat badago: lan egiteak eta soldata bat kobratzeak jada ez du bermatzen hilaren amaierara iristea, etxebizitza bat edukitzea edo etorkizuna segurtasunez eraiki ahal izatea. Langile klasearen eguneroko ahaleginak balioa galdu du eta etxebizitzaren prezioak, erosketa-saskiak, garraioak eta oinarrizko hornidurek diru-sarrera gehienak irensten dituzte.

Gutako bakoitzak bakarka aurre egin behar ditugun arazoak aldarrikapen kolektibo eta antolatu bihurtzeko jaio da Greba Orokor hau.

  • Etxebizitza eskuragarria eta duina: Espekulazioa geldiaraztea, merkatua arautzea eta etxebizitza publiko kopurua handitzea, hipoteka bat alokatzeak edo ordaintzeak soldata xahutu ez dezan.
  • Soldaten benetako hobekuntza: Inflazioaren aurrean erosteko ahalmena berreskuratzea eta hazkunde ekonomikoak pertsonen bizitzak ere benetako hobekuntza.
  • Bizitzaren kostua murriztea: Enpresei funtsezko ondasun eta zerbitzuetan dauden irabazi-marjinak murriztea eta botere ekonomikoaren gehiegikeriak saihestea eskatzea.
  • Kalitatezko zerbitzu publikoak: Osasun, hezkuntza, zaintza eta garraiorako finantzaketa eta langile nahikoak bermatzea, pribatizazioa eta narriadura geldiaraziz.
    Horregatik, erakunde sinatzaileok goizeko mobilizazio sindikaletan eta azaroaren 11n gizarte-mugimenduek arratsaldean bultzatutako mobilizazio pluraletan parte hartzeko deia egiten dugu.

BLP-ACPP Asamblea de Cooperación por la Paz de Euskadi

CCOO de Euskadi

CITE Euskadi

Consorcio de asociaciones Africanas y Africanistas de Bizkaia que organiza el Afrika Eguna de Bilbao.

Economistas Sin Fronteras

Greenpeace Euskadi

CGIL Bologna

IG Metall Gera & Jena-Saalfeld

Mundubat

Osalde

Oxfam Intermon

Paz y Solidaridad

Sodepaz Euskal Herria

UGT-Euskadi

Zehar Errefuxiatuekin

Visitas: 10