Maderas Llodioko Langile Batzordeak lanuzteak eta mobilizazioak hasiko ditu bihar, kaleratzeei erantzuteko

Bihar, asteartea 16, lehenengo greba eguna izango da, eta hilaren 18an, osteguna, jarraituko du.
Print This Post
  
  
Email This Post   


Laudioko Maderas Llodioko Langile Batzordeak Aiaraldeko lantegiko 39 langile kaleratzeko mehatxuaren aurkako greba abiatuko du bihar, irailak 16an. Bigarren greba eguna hilaren 18an, osteguna, izango da, eta ez dute baztertu mobilizazio gehiago egitea, enpresaren asmoetan atzera egiten ez bada.

Biharko zein osteguneko elkarretaratzeetan, langileen ordezkariek pikete informatiboak egingo dituzte sarreran, txanda-aldaketekin batera, 5:00etan, 13:30ean eta 21:30ean. Mobilizazioei dagokienez, biharkoa 12:00etan izango da fabrikaren aurrean, eta ostegunekoa ordu berean, Laudioko Herriko plazan.

Plantillako ordezkariek ziurtatu dute ez direla besoak gurutzatuta geratuko lantegi bideragarri batean enplegua suntsitzen duten bitartean. Horrela, mobilizazioekin jarraituko dute Garnica taldeak kaleratze plana desaktibatu arte.

Visitas: 3