UGT Euskadiren adierazpena, martxoaren 17rako ELAk eta LABek deitutako grebaren harira

Ez dute elkarlana bilatu, eta greba bera helburu bilakatzeko bidean doaz
Print This Post
  
  
Email This Post   


UGT Euskadirentzat, greba orokorra salbuespenezko presio-neurria da langile guztiak mobilizazioetara deitzeko helburua duena, guztion interes kolektibo komunen alde edo gizarte osoari eragiten dioten neurri kaltegarrien aurka.

Greba egiteko baldintzetako bat, zalantzarik gabe, deialdiaren inguruan sindikatuen arteko elkarlana bilatzea da, lanuzteak ezarritako helburuak lor ditzan. Beste edozein jarrerak helburuak bitartekoekin nahas ditzake, eta greba, bere horretan, helburu bihurtzeko arriskua du.

Horrela, bada, erakunde bakoitzak bere bidea egiteko duen autonomia errespetatuz, eta UGT Euskadik EAErako gutxieneko soldataren alde eremu guztietan egiten duela gogorarazita ere, deitoratu behar dugu deialdia egin duten erakundeak ez zirela gure sindikatuarekin ezta harremanetan jarri ere egin, grebaren bidea kontrastatzeko.

Nolanahi ere, UGTk Euskadirako hitzarmen bidezko LGS bat sortzeko eskatzen jarraituko du, helburu horretan ELArekin eta LABekin bitartekoak partekatu gabe; kontuan hartuta biderik eraginkorrena, eta euskal herritarren aurrean, indarrean dagoen lege-esparrua kontuan hartuta, gizarte-eragileen arteko negoziazioa dela, patronalari interpelazioa eginez eta erakundeei exijituz hura presionatzeko, euskal herritarrei gure bizimoduaren kostuarekin bat datozen soldatak lortzea ahalbidetuko dien akordioa lortu arte.

Visitas: 47