Palestinaren kontrako genozidioak bizi duen gordintze jasanezinaren aurrean, Gernika Palestinak urgentziazko agerraldia deitu du.
Euskal Herriak behin eta berriz eskatu du genozidioari BUKAERA ematea eta, gatazkari konponbidea emateko bide, Palestinarrei beraien estatua bermatzea. Denarekin, oraingo urgentziazko agerraldi honen xedea, bonbardaketen areagotzeak eta laguntza humanitarioaren blokeoak eragin duten infernuarekin bukatzeko neurri zehatzak eta eraginkorrak eskatzea da.
Hala nola:
• Nazioarteko aldarriekin bat eginez, Israel isolatzeko neurriak hartzea eta, larrialdi humanitarioari aurre egiteko, nazioarteko babesa lukeen konboi humanitario diplomatikoa abiatzea.
• Israelekin harreman ekonomiko eta militarrak etetea.
• Genozidioaren arduradunen kontrako santzioak eskatzea.
Palestinako egoera guztiz larria da. Mundua sarraski bat, genozidio bat, herri oso baten suntsiketa ikusten ari da. Ezin gara inpotentzian erori, ezin dugu sarraski hau normalizatu.
Gernika Palestinak eta berau babesten duten eragileak honokoa adierazi nahi dute:
1) Ekiteko garaia da. Isiltasuna eta ezer ez egitea ez dira aukera bat.
• Euskal Herriko lurraldeetan Nafarroa eta Euskal gobernuei eskatzen diegu neurri eraginkorrak har ditzatela legez kanpoko asentamenduetan -tartean dauden Palestinako lurralde okupatuetan kokatutako Israeleko asentamenduetan- ekoitzitako ondasun eta zerbitzuen inportazioa eteteko.
• Instituzioei, Genozidioarekin bukatzeko ekimen politiko eta diplomatikoak bultzatzea eskatzen dugu.
• Instituzio eta eragile ekonomiko guztiei dei egiten diegu genozidioaren inguruan dauden enpresa guztiekin harremanak apurtu ditzaten. Okupazioari laguntzen dioten laguntza-mota guztiak amaitu behar dira.
• Israeleko estatuarena da gertatzen denaren erantzukizuna eta beraz Israelekiko harreman komertzialak eta Israelgo ordezkaritzen parte hartze normalizatua eten beharko litzateke. Adibidez, Israel NBEren Batzar Nagusiko kide izatearena. Israelek nazioarteko zuzenbidea etengabe urratzen duelako eta NBEren ebazpenak mespretxatzen dituelako. Israel NBEren Batzar Nagusiko kide izatea eteteko eskatzen dugu, legeak eta giza eskubideei buruzko betebeharrak bete arte.
• Zehapen espezifikoak aplikatzea eskatzen dugu. Israelgo okupazioa babesten duten pertsonei eta erakundeei zehapen selektiboak ezarri behar zaizkie, bidaiatzeko debekua eta euren aktiboak izoztea barne. Zigor horiek kolonoen indarkeria ahalbidetzen duten edo kokaguneei zerbitzuak ematen dizkieten enpresei ere aplikatu behar zaizkie.
• Apartheidaren aurkako NBEren Komite Berezia berrezartzea. Apartheid-aren aurkako Nazio Batuen Komite Berezia berrezartzeko eskatzen dugu, Hegoafrikako apartheid sistemari heltzeko. Komite hori NBEren Batzar Nagusiaren 1962ko azaroaren 6ko 1761 (XVII) Ebazpenari jarraiki sortu zen jatorriz. Batzorde hori berrezartzeak nazioarteko komunitateari ahalmena emango lioke Israelen apartheidaren antzeko praktikak ikertu, dokumentatu eta jorratzeko, palestinarrei kontuak ematea eta justizia sustatuz.
2) Denok dugu zer egiterik genozidioa gelditzeko eta Palestinarentzat justizia eta bakea lortzeko
• Larrialdi egoera honek ahaleginak bikoiztea eskatzen digu, guztiok dugu zer egiterik, zer ekarria Israelek genozidioarekin bukatu dezan behartzeko.
• Gernika Palestina herri ekimena babesten dugun pertsonok eta erakundeok Palestinarentzat justizia eta bakea lortzeko jarduna bizkortzeko konpromisoa hartzen dugu.
• Era berean, jendarte zibilari, sare ekonomikoari eta askotariko eragileei dei egiten diegu zein posizio eta ekarpen egin dezaketen hausnartzera.

3) Gernika Palestinaren iragarpena:
• Gernika Palestinak mobilizazioa:
• Udarari begirako plan oso bat: Palestina agendan mantentzeko eta elkartasun ekonomikoa antolatzeko.
Gernika-Palestina Herri Ekimena
Visitas: 0