Petronorreko azpikontratetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean haien atsedenaldian, enpresaren sarrera nagusian, Zuzendaritzak laneko segurtasun eta osasunaren arloan arauak behin eta berriro urratzen dituela salatzeko. Sindikatuek adierazi dutenez, «beste behin ere kontratetako langileek lan-ikuskaritzara jo behar izan dute eta mobilizatu, Petronorrek Muskizen duen lantokian lan-osasuna berma dadin eskatzeko».
Ildo horretan, adierazi dute dagoeneko 16 egun baino gehiago daudela kontraten aldageletan ur berorik gabe. Langileek eta sindikatuek Kontratei, Prebentzio Zerbitzuei eta Petronorri egoeraren berri eman dieten arren, inolako erantzunik eta konponbiderik jaso ez dutela.
Sindikatuentzat, egoera hori ez da berria. Aipatu behar da Lan Ikuskaritzak, ebazpen luze batean, hainbat neurri zuzentzeko eta hartzeko eskatu ziola enpresari, kontraten aldagelen egoera prekarioa egiaztatu baitzuen, zehapena ezarri aurretik.
Hala ere, langileek salatu dute enpresako zuzendaritzak eta kontratek langileen segurtasunerako eta higienerako gutxieneko xedapenak ez betetzea erabaki dutela.
Visitas: 8

















