Gaur goizean, Bizkaiko Bulegoetarako Hitzarmen Kolektiboaren negoziazio-batzordearen bigarren bilera egin da Bilboko Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan. Bertan, sindikatuek plataforma bateratua aurkeztu dute, hitzarmen hau berreskuratzeko eta eguneratzeko urrats sendoa emanez.
Euskadiko UGTren FeSMCtik, gainerako sindikatuekin batera, 2013tik galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeaz gain, sektorea egungo errealitateetara egokitzea bilatzen duen proposamen sorta bat helarazi diogu CEBEK patronalari. Hauek dira plataforma bakarraren aldarrikapen nagusiak:
Soldata duinak: 2013tik taulen eguneratzea, metatutako KPIan oinarrituta (gutxi gorabehera %26) eta KPI +% 2ko igoerak 2025-2028 indarraldirako. Igoera horiek konpentsatu edota berneratu gabe.
Lanaldi-murrizketa: Indarrean dagoen bitartean urteko 54 ordu gutxitzea.
Estaldura soziala: Aldi baterako ezintasunen %100eko osagarria eta oporren luzapena 28 lanegunetara.
Egonkortasuna eta eskubideak: Subrogazio-klausulak sartzea (funtsezkoa proiektukako lanaren aurrean), telelana arautzea, eskubide digitalak eta trantsizio ekosozialerako neurriak.
Berdintasuna eta Euskara: Euskalduntzeko dirulaguntzak eta eskubide sindikal indartuak.
CEBEK patronala eskariak jasotzera mugatu da, sektorearen aniztasunak dakarren zailtasuna aipatuz. Gure aldetik, UGTk lanean jarraituko du, nekaezin, sektoreko langileen lan-baldintzak behingoz duintzea ahalbidetuko duen akordio baten alde. Ez gara gutxiagorekin konformatuko. Hurrengo bilera 2026ko otsailaren 10ean izango da.
Visitas: 17














