UGT-Euskadik eta Juan de los Toyos fundazioak Merkalan enplegu eta prestakuntzaren V. azokan parte hartuko dute

Azokan eskaintzen diren kontratuek lan baldintzak betetzen dituztela ziurtatu, eta prestakuntza-ikastaroen eskaintza aurkezta da helburua
Print This Post
  
  
Email This Post   


UGT-Euskadik, Juan de los Toyos Fundazioarekin batera, Merkalan V. Enplegu eta Prestakuntza Azokan parte hartuko du, bertaratzen diren gazteei lan-eskubideei buruzko aholkuak emateko eta bi erakundeek duten prestakuntza-eskaintza zabalaren berri emateko.

Lanbidek antolatutako ekitaldia urriaren 2an gorpuztuko da Irungo Ficoba erakustazokan. Bertaratu ezin diren pertsonentzat, alabaina, azoka online bisitatzeko aukera izango dute, urriaren 1etik 3ra zabalik egongo diren stand birtualen bidez.

Edizio honetan 130 enpresa eta erakunde biltzen dira, 800 lanpostu eta 500 lan-eskaintza baino gehiago eskainiko dira. Sektore publiko eta pribatuetako enpresen eta enplegu-eskatzaileen arteko topagunea da Merkalan, aukerak lortzeko, enplegua hobetzeko eta prestakuntza-eskaintza ezagutzeko plaza.

Ekitaldian zehar, UGT-Euskadi sindikatuak gazteei hainbat arlotan eskaintzen dizkien zerbitzuak ezagutarazten saiatuko da. Horretarako, bai erakustoki presentzialaren bidez, bai stand birtualaren bidez, azokan eskaintzen diren lan-kontratuei buruzko oinarrizko lan-galderei erantzungo zaie, eta, horrela, kalitatezko enpleguak direla bermatuko da.

Impactos: 0