UGT Euskadik etxebizitza-dekretuak babesteko eskatu die euskal alderdiei

Sindikatuak etxebizitza eskubidearen aldeko eta espekulazioaren aurkako mobilizazioekin bat egiteko deia egin du
Print This Post
  
  
Email This Post   


UGT Euskadik bihar Kongresuan bozkatuko diren etxebizitza-dekretuak babesteko eskatu die Madrilen ordezkaritza duten euskal alderdiei. UGTk uste du, euskal gizartearen gehiengoak egiten duen moduan, konponbide eraginkorrak eman behar zaizkiola gizartean kezka nagusienetako bati: etxebizitza duina eta eskuragarria izateko eskubidea bermatzea.

Sindikatuaren ustez, nahiz eta dekretuak nahikoak ez izan merkatuaren diru-goseak areagotutako egiturazko arazo bati aurre egiteko, «etxegabetze bakar bat gelditzeko balio badute, herritarrentzat baliagarriak izango dira». Ildo horretan, eta arau berrien aplikazioa administrazio autonomikoek tentsionatutako eremuen izendapenaren araberakoa izango denez, beharrezko neurri guztiak hartzeko eskatu die euskal erakunde guztiei.

Azkenik, UGT Euskadik hainbat gizarte-mugimenduk EAEko herri eta hirietan deitutako mobilizazioekin bat egiteko deia egin die herritarrei, etxebizitza duina izateko eskubidearen alde eta higiezinen espekulazioaren aurka.

Visitas: 12