UGT Imanol Pradales lehendakariarekin bildu da gaur Gasteizen

Lehendakariak Euskadiko eragile nagusiekin egindako bilera-sortaren testuinguruan egin da batzarra.
Print This Post
  
  
Email This Post   


UGT-Euskadiko ordezkaritza sindikatuaren Kudeaketa Batzordeko lehendakariorde Jose Manuel «Tximi» Lopez Condek, UGT-Zerbitzuko arduradun Arantza Agotek, Euskadiko FedeSMCko idazkari nagusi Pedro Marquinak eta UGT-Euskadiko Enplegu arduradun Arantxa Niñok osatu dute.

Lehendakaritzan egindako bileran, euskal langileentzat eta gizartearentzat garrantzitsuak diren gaiak jorratu dira: enpresen itxierak edo kaleratze masiboak, hala nola Bridgestone Basaurikoa; laguntza publikoak enpleguari lotzeko beharra; industria muga-zergen aurrean defendatzeko neurriak; eta EAErako hitzarmenean gutxieneko soldata ezartzeko egitasmoa, besteak beste.

Lopezek topaketaren balorazioa ona egin du, Lehendakariaren jarreragatik zein jorratu izan diren gaiengatik.

Visitas: 25