UGTk Amurrion gertatutako lan-istripu ez-traumatikoaren arrazoiak ikertzeko eskatu dio Osalani

Urte hasieratik, gutxienez, 24 pertsona hil dira lanean Euskadin
Print This Post
  
  
Email This Post   


UGT Euskadik deitoratu egin du 57 urteko gizonaren heriotza, ostiral honetan Amurrion (Araba) gertatutakoa, lan-istripu ez-traumatiko baten ondorioz. Sindikatuak gertatutakoa sakon ikertzeko eskatu dio Osalan Institutuari, ezbeharra lan-baldintzekin izan ditzakeen loturak eta horiek langilearen osasunean eta haren bilakaeran izan ditzaketen ondorioak argitzeko.

Juan Carlos Cardenas sindikatuko Laneko Segurtasun eta Osasuneko arduradunak dolumina eta elkartasuna adierazi die hildako langilearen familiari eta hurbilekoei, eta azpimarratu du horrelako gertaerak ikertu egin behar direla, betiere lan-testuinguruan: «Saihestu egin behar dira istripu ez-traumatikoak lan eremutik kanpo eramateko saiakerak».

Azkenik, UGT-Euskadik gogorarazi du arrazoi ez-traumatikoek eragindako heriotzak (istripu kardiobaskularrak batez ere) gero eta ohikoagoak direla laneko istripuen tasan. Izan ere, urtea hasi zenetik Euskadin lanean erregistratutako 24 heriotzetatik, gutxienez zazpi, arrazoi ez-traumatikoengatik izan dira.

Impactos: 2