UGTk bi greba-egun deitu ditu Grafo Taldean, 5 pertsona arrazoirik gabe kaleratzeagatik

Grafo Taldeko (Grafo, Grafilur eta Encover markak hartzen ditu) langileen ordezkariek bi eguneko greba deialdia egin dute, 5 pertsona "arrazoirik gabe eta ziztu bizian" kaleratu dituztela salatzeko.
Print This Post
  
  
Email This Post   


Lehenengo deialdia gaurko da, otsailak 20, eta bigarrena datorren asteazkenerako, otsailak 26an izango da.

UGT-FICAtik gaitzetsi egin dituzte «ostiral batean azken orduan eta Enpresa Batzordeari informaziorik eman gabe» egindako kaleratze horiek. Langile Batzordeak, UGTk eta ELAk osatuta hiruna ordezkarirekin, erantzuna ematea erabaki du, langile guztiei deituta «zapalkuntza» horren aurka protesta egiteko.

UGT-Euskadik berretsi egin du kaleratze horiek «erabat bidegabeak» direla, eta, beraz, horiek konpontzeko behar diren bide guztiak jarraituko dituztela.

Visitas: 7