UGTk, CCOOk eta LSBk ezeztatu dute Bilbobuseko Langile Batzordeak M17ko greba babesten duenik

Gaia ez da langile batzordera eraman eta, edozelan ere, ELA-LABek ez dute gehiengorik halakorik onartzeko
Print This Post
  
  
Email This Post   


BILBOBUSeko langileei eta, oro har, herritarrei honako informazioa adierazi behar zaio, komunikabideetan agertu diren hainbat berriren harira. Horien arabera, BILBOBUSeko Langile Batzordeak bat egin du ELAk eta LABek nagusiki, martxoaren 17rako EAEko lanbide arteko gutxieneko soldataren alde deitutako grebarekin.

BILBOBUSeko UGT, CCOO eta LSB-USOko atal sindikalek ia %60ko ordezkaritza dugu Langile Batzordean, eta horren inguruan gure konpromisoa adierazten dugu hitzarmen guztietarako Gutxieneko Soldata lortzeko negoziazioaren eta akordioaren alde, negoziazio kolektiboaren eta elkarrizketa sozialaren esparruan, gure autonomia erkidegoan.

Aipatutakoaz harago, jakinarazi behar da BILBOBUSeko Langile Batzordeak ez duela gai hori baloratzeko bilerarik egin. Are gehiago, greba babesten dutenek ez gaituzte deitu gure babesa eskatzeko.

Bestalde, adierazi beharra dago guztiz faltsua dela BILBOBUSeko Langile Batzordeak martxoaren 17rako deitutako greba inolaz ere babestea erabaki duenik.

Idazki honen bidez, argi eta garbi utzi nahi dugu gure jarrera zein den deitutako grebari dagokionez, eta salatu nahi dugu BILBOBUSEKO LANGILE BATZORDEAREN izena behar ez bezala erabili dela, babesten ez duen deialdi baterako.

Horrelako jarrerek berdinen arteko konfiantza hondatzen dute. Konfiantza hori beharrezkoa da aurrera egiteko eta langile guztien mesederako akordioak lortzeko.

Visitas: 2