UGT Euskadiko Lan Osasunaren arloak prestakuntza-jardunaldi bat egingo du bihar, irailak 8, Bilbon, «Lana itzaltzerik ez dagoenean: nola arautu buru-aktibazioa ingurune hiperkonektatuetan» izenburupean. Ekitaldia 9:30etatik 13:30etara izango da sindikatuaren egoitzan (Colon de Larreategi kalea 46 bis).
Saioaren helburua da gailu digitalen erabilera intentsiboak eta langileen osasun psikologikoaren gaineko etengabeko eskuragarritasunak dituzten ondorioak aztertzea. Jardunaldian gainkarga kognitiboa kudeatzeko, laneko estresa prebenitzeko eta lan-eredu berrietan deskonexio digital eraginkorra bermatzeko tresnak eta jarraibideak emango dira.
Jarduera Psimebi Psikologia eta Bitartekaritza Zentroko arduradunek emango dute, aurretik ere, UGTrekin batera, sindikatuetako ordezkariei osasun mentalari buruzko hainbat prestakuntzatan aritu izan dena. Ikastaroa Osalanen eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren dirulaguntza izan du.

Izen emateak: Doakoak lekua bete arte, ondorengo estekan https://labur.eus/kayqzfif
Visitas: 5

















