UGT Euskadik zuhurtziaz baloratu ditu gaur Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako uztaileko langabeziari buruzko datuak. Alde batetik, Lanbideren zerrendara 1.378 pertsona batu dira (+%1,32), eta horrek esan nahi du, eragin negatibo txikiagoarekin bada ere, bilakaera iazko zifraren parekoa dela. Hilabete honetan, ohi bezala, hezkuntza sektorean milaka kontraturen amaierak (ia 6.100) eragina izan du. Horren ondorioz, EAEn Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonen kopuruak behera egin du, guztira 1.042.300 pertsona gutxiago baitaude (2.346 gutxiago).
Sindikatuaren ustez, datuek egonkortasun-joera erakusten dute, urte arteko bilakaera positiboa dela kontuan hartuta (duela urtebete baino 19.000 afiliazio gehiago), bai eta industriaren eta Gipuzkoako sektoreen bilakaera ona ere.. Horregatik, alderdi kuantitatiboari baino gehiago, kualitatiboari erreparatzera eraman behar gaituela ziurtatu dute UGTtik.
Ildo horretan, UGT Euskadik adierazi du prezioen garestitzeak langileen erosteko ahalmena murrizten jarraitzen duela. Horregatik, nazioarteko ziurgabetasun-egoera geopolitiko baten aurrean, negoziazio kolektiboan soldata-eguneratzeetan KPIren gaineko igoerak lortzeko ahaleginak biderkatzeko deia egin dute zentraletik.
UGTk, azkenik, gogorarazi nahi izan du Lanbideko erregistro bakoitzaren atzean drama pertsonal edo familiar bat dagoela, eta Euskadin 105.590 pertsona daudela lan bila gure erkidegoan. Hori, ondorioztatu dute, ahaztu gabe gaur egun enplegu-egoeran egoteak ez duela bizi-proiektu duin bat bermatzen.
Visitas: 2

















