UGTk EAEko jantoki pribatuetarako negoziazio mahaiaren eraketa ospatu du, zortzi urteko borroka sindikalaren ondoren

Sindikatua arlo pribatuko sukalde eta jantokietako lan-baldintzak sektore publikokoekin parekatzen saiatuko da.
Print This Post
  
  
Email This Post   


EAErako sukalde eta jantoki kolektiboen sektorerako hitzarmen kolektibo baten negoziazio-batzordea eratu ostean, UGT Euskadiko Zerbitzu, Mugikortasun eta Kontsumoko Federazioak (FeSMC) prozesu horren hasieraren lorpena ospatu du, zortzi urte baino gehiagoko borroka sindikalaren ondoren. Kolektibitateen sektorean lan egiten duten 6.000 pertsona ingururi eragingo die.

Ordezkaritza handiena duten lau sindikatuek, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk, eremu pribatuko sukalde eta jantokietako langileen baldintzak defendatuko dituzte, gaur egun Estatuko ostalaritza hitzarmena edo beste lurralde-hitzarmen batzuk aplikatzen baitzaizkie. Horretarako, bilera-egutegi bat eratu da, urtea amaitu baino lehen zazpi egingo direla. Lehenengoa, irailaren 17an izango da, LHKaren Bilboko egoitzan.

UGT Euskadiko Ostalaritza, Turismo eta Sukaldaritza Sozialeko arduraduna, Silvia Rodriguez, pozik agertu da batzorde hau martxan jartzearekin, eta helburua sektore pribatuko enpresetan lan egiten duten pertsonak kudeaketa publikotik, batez ere eskola-jantokietan, egiten dutenekin parekatzea izango dela jakinarazi du. «Lan berdina egiten duten arren, soldatetan %25 arteko arrakalak pairatzen dituzte, eta hori konpondu behar dugu».

Visitas: 4