Sindikatuko Berdintasun arduradun Xuria Arzak, «jasanezintzat» jo ditu Euskadin urtero sexu-askatasunaren aurka izandako ia mila delituak (969, 2023an): «Euskal gizartea ezin da inoiz ohitu emakumeek indarkeria jasatera emakume izate hutsagatik eta, horregatik, beharrezkoa den guztietan salatuko dugu kalean».

UGT sindikatuak, konfederazio egituran, indarkeria matxistari buruzko txosten bat aurkeztu du azaroaren 25 honi begira, eta bertan Euskadiri buruzko zenbait datu jasotzen dira, hala nola genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeen tasa, gure autonomia erkidegoan 57koa dela 10.000 emakumeko). Era berean, hilketa matxisten kopurua islatzen da, 58 estatu osoan 2023an, 2 EAEn, «emakumeak benetan aske eta eskubideetan berdinak izan gaitezen desagerrarazi behar dugun egiturazko indarkeriaren izebergaren punta baino ez» direnak.
Azkenik, Arzak sindikatuen lana nabarmendu du sektoreko hitzarmenetan eta enpresetan indarkeria matxistaren eta sexu-jazarpenaren aurkako protokoloak sartzerakoan. Ildo horretan, gogorarazi du Europako Parlamentuak zifra bat jarri diela emakumeen aurkako indarkeriaren ondorioei, 49.000 eta 89.300 milioi euro bitartekoak EBean, emakumeen bizi-kalitatea galtzearen, lan-egoeran duten eraginaren ondorioz, ezin dutelako baldintza berdinetan parte hartu mundu digitalean edo behar duten arreta medikorengatik. UGTren txostenak dioen bezala, «kalkulu ekonomiko horrek arazoaren garrantziaren berri» ematen du.
Visitas: 8