UGT Euskadik enbargo-prozedura bat hasi du TUVISA Gasteizko garraioko udal-enpresaren aurka, enpresak behin eta berriz uko egin baitio langileei hitzarmeneko 48. artikuluan jasotako plusa ordaintzeari. Enpresak ez du betetzen sindikatuak 2023an aurkeztutako -eta irabazitako- gatazka kolektiboaren epaia, eta ez die jaramonik egiten gatazka hori betearazteko eskatzen zioten auto judizialei.
Irailaren 2an, Gasteizko Lan Arloko 2. Epaitegiak modu irmoan ezetsi zuen TUVISAren enegarren errekurtsoa, zor zituen zenbatekoak ez ordaintzeko, eta berariaz ohartarazi zuen «udal-erakundearen zuzendaritzak izandako jokabidea Zigor Kodearen 556. artikuluan tipifikatutako agintaritzari desobeditzeko delitua izan daitekeela, epai irmo bat ez betetzeari eusten baitio».
Egoera horren aurrean, UGT-TUVISAko atal sindikalak TUVISAko gerentziaren jarrera «oztopatzailea» publikoki salatzea erabaki du. Udal enpresako Administrazio Kontseilura jo du egoera «oso larriaren» berri emateko eta organoari Maria Jose Ajuriaguerra gerentea berehala kargutik kentzeko eskatzeko, epai judizial irmoak onartzeari uko egin diolako eta «kudeaketa arduratsua, legezkotasunera egokitua eta lan-eskubideak errespetatzen dituena bermatze aldera» lortzeko asmoz.
UGT Euskadiko Zerbitzuen, Mugikortasunaren eta Kontsumoaren Federaziotik azaldu dutenez, gatazka 2023ko irailean hasi zen, sindikatuak gatazka kolektiboko prozedura bat hasi zuenean, enpresak hitzarmenean ezarritakoa aplika zezan. Hitzarmen horren 48. artikuluak jasotzen da ostiral, larunbat, jaiegun bezpera eta Andre Maria Zuriaren egunetako gaueko orduengatiko plusa jasotzeko eskubidea. Hasieran, «elkarrizketa bidezko irtenbidea bilatu zen, baina gerentziak berak epaitegietara jotzeko eskatu zigun».
Gatazka kolektiboaren epaia langileen aldekoa izan zen, eta irmotasuna hartu zuen, enpresak ez baitzuen errekurritu. Hala eta guztiz ere, TUVISAk urratzen jarraitu zuen. Horrek behartu zuen UGT 2024ko irailean epaia betearazteko eskatzera. Prozedura «beharrik gabe luzatu» du Giza Baliabideen departamentuak. Izan ere, errekurtso-bide guztiak agortu zituen, eta prozesu judiziala “oztopatu besterik ez” egin nahi zuen dokumentazio luze eta nahasiarekin beste bista bat egitera behartu zuen.
Egoera horri beste urraketa bat gehitu behar zaio 2025eko urtarriletik; izan ere, zigor gisa, TUVISAk %40 murriztu zuen, modu arbitrarioan, eskubide hori judizialki irabazi zuten langileek kobratzen zuten plusaren orduko balioa. Murrizketa hori aplikatu da langileekin sinatutako eta enpresak 2024ko abendura arte errespetatu zuen akordio judiziala bete gabe.
Aurtengo apirilean, epaitegiak auto bat eman zuen plantillari plusa automatikoki ordaintzeko aginduz, baina enpresak ez zuen aintzat hartu. Hilabete batzuk geroago, sindikatuko zerbitzu juridikoek udal zerbitzuekin izandako zuzeneko harremanaren ondoren, baieztatu zen TUVISAk ez duela auto judiziala betetzeko asmorik, eta, ondorioz, UGTk enpresaren aurkako enbargo-prozedura eskatu behar izan du.
Sindikatutik adierazi duten bezala, «TUVISAk sistematikoki urratzen ditu beste epai irmo batzuk», hala nola lan-ordutegiak bost eguneko aurrerapenarekin iragartzeari, lanaldia erregistratzeko sistema fidagarri bat ezartzeari edo 2019ko maiatzaren 3ko grebaren amaierari buruzko akordioa aplikatzeari buruzkoak.
Visitas: 6