UGTk Gasteizen gertatutako lan-istripu hilgarriaren arrazoiak ikertzeko eskatu du

Sindikatuak elkarretaratzea egingo du hiriburuan ostegunean, 11:00etan, ezbeharra salatzeko
Print This Post
  
  
Email This Post   


UGT-Euskadik langile baten heriotza deitoratu du. Gasteizen izan da, beharrean ari zen obran harrapatuta. Lehenik eta behin, UGTko Industria, Eraikuntza eta Nekazaritzako Federazioak, FICAk, doluminak agertu nahi izan dizkie 51 urteko gizonezkoaren senide eta gertuko guztiei, Euskadin laneko ezbeharren urteko lehen biktima bihurtu baita.

Ildo horretan, Juan Carlos Cardenas UGT-Euskadiko Segurtasun eta Lan Osasuneko arduradunak kezkaz adierazi du urte berriko zazpi egun ere ez direla igaro EAEko lan-eremuan «lehen biktima hil baino lehen». Horregatik, eragile eskudunei, Osalani eta Lan Ikuskaritzari, «heriotza eragin duten arrazoiak sakon ikertzeko» eskatu die.

Gaur goizean, Baskonia-Alaves taldearen akademiak Zurbanoko Atean dituen futbol-zelai berrietan, hondeaketa eta garraio enpresa bateko langilea hondeaketa-pala batek harrapatu du.

Cardenasek gogorarazi nahi izan du «enpresek erantzukizuna dutela langileen lan-osasuna zaintzeko orduan, eta beharrezko baliabide guztiak jarri dituztela lanean ari direnen bizitzak arriskuan jarriko ez dituzten lan-baldintza onak bermatzeko». Gainera, iragarri du sindikatuak elkarretaratzea egingo duela bere Gasteizko egoitza aurrean (San Antonio 45), urtarrilaren 9an, 11:00etan, heriotza salatzeko eta doluminak adierazteko.

Visitas: 2