UGTk ia erabateko babesa lortu du Telefonica Movilesen EAEko bozetan, 6 ordezkarietatik 5 lortuta

Estatuan, UGTk gehiengoa handitu du, eta 48 ordezkari lortu ditu (aurrekoan baino 5 gehiago); Sumados-ek 20; eta CCOOk 17.
Print This Post
  
  
Email This Post   


UGT Euskadiko Zerbitzu, Mugikortasun eta Kontsumo Federazioak Telefonica Moviles enpresako Bizkaiko eta Gipuzkoako hauteskunde sindikaletan jaso duen babes zabala, ia erabatekoa, ospatu du, jokoan dauden 6 ordezkarietatik 5 lortu baititu. Bizkaiko Langile Batzordean, UGTk botoen % 71 lortu du, ordezkari bakarra izatetik, 4 ordezkari izatera igaro da (CCOOk bakarra eskuratu duela); eta hirutik azken indarra izatetik, lehenengo indarra izatera igaro da. Gipuzkoan, hautatu behar zuten ordezkari sindikal bakarra UGTk berretsi egin du, emandako ia boto guztiak lortu baititu. Estatuan, UGTk gehiengoa handitu du, eta 48 ordezkari lortu ditu (aurrekoan baino 5 gehiago); Sumados-ek 20; eta CCOOk 17.

UGT Euskadiko FeSMCk, horrela, Telefonica Moviles enpresako lan eskubideen defentsan egindako ahalegina aintzatetsi dute langileek. Hori dela eta, UGTren ordezkariengan jarritako konfiantza eskertu dute, plantillaren zerbitzura jarraituko dutela ziurtatzearekin batera.

Visitas: 4