UGT Euskadik deitoratu egin du urtarrilaren 30ean Zumaian (Gipuzkoa) gertatutako lan-istripu traumatiko baten ondorioz hildako 33 urteko langilearen heriotza. Osalanek gaur eman du horen berri. Sindikatuak, lehenik eta behin, elkartasuna eta doluminak helarazi nahi dizkie langilearen familiari eta hurbilekoei. Baina, horrez gain, erakunde eskudunei, Osalani eta Lan Ikuskaritzari, ikerketa sakona eskatu die, gertakariaren arrazoiak zehazteko eta beharrezko prebentzio-segurtasun-neurriak ote zeuden zehazteko.
UGT Euskadik gogorarazi du lanpostuko segurtasuna eskubide ukaezina dela eta enpresen erantzukizuna dela, eta zorrotz bete behar dutela laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia. Era berean, salatu dute onartezina dela 2026an pertsonek bizitza beharrean galtzen jarraitzea. Azkenik, sindikatuak ahaleginak areagotzeko deia egin du, heriotza eragin duen aurtengo lehen lan-istripu traumatikoa azkena ere izan dadin.
Visitas: 2

















