UGT-Euskadik elkarretaratzea egingo du igandean, otsailak 2, 12:00etan, Bilboko Plaza Biribilean, CCOOrekin batera, hainbat hamarkadatan sendotutako eta langileen ongizaterako funtsezkoak diren konkista sozialek ezin dutela atzerapenik jasan aldarrikatzeko, ezta alderdikerien mahai-joko bihurtu ere. Horrela, bi sindikatuak kalera aterako dira «Kalera, jendearen eskubideekin ez da jolasten” lelopean.
Hasieran, Raul Arza UGT-Euskadiko idazkari nagusiak adierazpenak egingo ditu hedabideen aurrean, mobilizazioaren arrazoiak zehazteko eta sindikatuak herri-klaseen eskubideen aurkako edozein eraso inboluzionistaren aurrean erne jarraitu nahi duela adierazteko.
Visitas: 2