UGTk langile autonomo batek Pasaian izandako lan-istripu hilgarriaren arrazoiak ikertzeko eskatu du

UGT-Euskaditik 51 urteko langile autonomo baten heriotza deitoratu dute. Joan den ostiralean, irailaren 13an, gertatu zen Pasaian, ostalaritza lokal baten lurzorua eraberritzeko lanetan hasi behar zela. Lan-istripu ez-traumatikoa izan da.
Print This Post
  
  
Email This Post   


Ezbeharraren aurrean, UGT-Euskadik Osalani eta Ikuskaritzari galdegin die iker ditzatela istripuaren inguruko arrazoiak eta balizko erantzukizunak ere. Azpimarratu dutenez, urte hasieratik, gutxienez, Euskadin 20 pertsona hil dira lanean, aurreko urtean baino gehiago.

Sindikatuak gogorarazi duenez, arrazoi ez-traumatikoek (istripu kardiobaskularrak besteak beste) eragindako laneko heriotzak gero eta ohikoagoak dira. Izan ere, lanean hildakoen heren batek izan ditu horrelako istripuak.

Impactos: 5