UGTk Muxikan atzo gertatutako garraiolari baten lan istripu hilgarria ikertzeko eskatu du
UGT Euskadik deitoratu egin du 63 urteko langile baten heriotza, atzo arratsaldeko lehen orduan, BI-635 errepidean, Muxika parean (Bizkaia) izandako trafiko istripuaren ondorioz. Era berean, elkartasuna adierazi nahi die garraiolariaren senide eta hurbileko guztiei.
Sindikatuaren Lan Osasunaren alorretik, eskumena duten erakundeei istripuaren atzean egon daitezkeen arrazoiak ikertzeko eskatu die, bai ibilgailuaren alderdi teknikoak, bai Transportes H. Barreira Arabako enpresarentzat lan egiten zuen langilearen lan-baldintzei buruzkoak.
UGTk salatu duenez, urtea hasi zenetik, Euskadin, gutxienez 19 pertsona hil dira lanean, «kopuru hori onartezina da, eta euskal gizarteak ezin du normalizatu». Azkenik, sindikatuak gogorarazi du enpresak direla langileen lan-osasuna zaintzearen arduradunak, eta beharrezko bitartekoak jarri behar dituztela haien bizitza arriskuan jar ez dezaten.
Visitas: 2