UGTk ordezkaritza handiagoa lortu du, %41 gehiago, Osakidetzako hauteskundeetan

Sindikatuak bigarren igoerarik handiena lortu du zentral guztien artean.
Print This Post
  
  
Email This Post   


Osakidetzako hauteskunde sindikalak atzo egin ostean, UGTk emaitzen lehen azterketa egin du gaur. Emaitzak positibotzat jo ditu, izan ere, bere ordezkariak % 40,9 igo dira, 31 guztira, hau da, duela 11 urte egindako hauteskundeetan baino 9 ordezkari gehiago. Jasone Perez Onaindia sektoreko arduradunaren hitzetan, «gure ordezkariek urte hauetan egindako lan itzelaren emaitza da, horregatik, zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiet kide guztiei, baita botoa eman digutenei ere».

Ordezkaritza lortu duten zortzi zentralen artean, UGT izan da gehien hazi den bigarrena (ESKrekin batera eta soilik SATSEren atzetik). Gainera, sindikatu guztiek gora egin duten testuinguru batean (CCOO izan ezik), 2013an baino ordezkari gehiago banatu direlako, UGTk ere gora egin du bere ordezkaritzaren portzentajean.

Osasun idazkariaren arabera, datu horiek «bereziki garrantzitsuak dira Osakidetzako langile guztiak defendatzen ditugunen aurrean, kolektibo jakin batzuen interesak soilik defendatzen dituzten erakunde korporatiboek (%40) hainbesteko garrantzia duten sektorean». Horrela, klaseko sindikatuen artean, UGT hirugarren indarra izango da, «eta ekintza sindikalari lehentasuna ematen dion bakarra, beste gai politiko batzuk ardatz dituztenen aurrean».

Horixe izango da, hain zuzen ere, UGTk Euskal Osasun Zerbitzuan defendatzen jarraituko duen helburua, «guztion eskubideen alde borrokatzea eta negoziatzea beharrezkoa den lekuetan, eta horrek, kasu honetan, euskal herritar guztiei arreta hobea ematea ekarriko du, non eta zerbitzu publikorik garrantzitsuenean». Horretarako, sektoreko arduradunak adierazi duenez, «beharrezkoak dira osasun publikoa osatzen duten kolektibo guzti-guztiak, guztien artean eraikitzen baitute Osakidetza».

Azkenik, UGT-Zerbitzu Publikoen federaziotik balioetsi dute, azkenean, Osakidetzan hauteskunde sindikalak egin direla 11 urteren ondoren, bai eta hauteskunde horietan %40 eta %60 arteko parte-hartzea izan dela ere, zonaldeen arabera, baina «erakunde sindikal guztien erronka izan behar da hurrengoetan parte-hartze handiagoa lortzea».

Visitas: 11