UGTk osasun publikoaren aldeko plataformak deitutako manifestazioaekin bat egin du

Apirilaren 18an Bilbon, Donostian eta Gasteizen manifestazioak egingo dira kalitatezko osasungintza publikoaren alde
Print This Post
  
  
Email This Post   


UGT Euskadik bat egin du Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformek apirilaren 18rako Bilbon, Donostian eta Gasteizen antolatutako manifestazioaekin, Osakidetzaren gaibeheraren aurrean konponbideak aldarrikatzeko.

Manifestua:

NAHIKOA DA, PROPAGANDA ETA PROMESA GEHIAGORIK EZ, BENETAKO KONPONBIDEAK ORAIN!
Osasun publikoaren defentsan dabiltzan OPA Herri Plataformak Gazteizko Europa Jauregiaren aurrean bildu gara, non Osasun Itunaren jarraipen bilera egiten ari zen.

Bertan, osasun publikoaren arazo estrukturalak irauten dutela salatu dugu eta okerrera egiten ari direla ere bai. Zehazki, zera hauek salatu ditugu: itxaron-zerrenda luzeegiak, mediku-langileen falta, aldi baterako kontratuen tasa handiegia, ehunka milioi euro enpresa pribatuetara bideratuta izatea, lehen mailako arretak etengabeko murrizketak jasaten dituen bitartean, etb …

Osasun Sailburuaren dimisioa ere eskatu dugu, iraungitako txertoen erantzukizuna bere gain hartu ez duelako. Eskandalu hau, argitara atera zenetik gutxietsi saiatu delako. Izan ere, afer hau parlamentuko esku-hartze baten ondorioa, eman zen argitara; eta ez informazio eta gardentasun benetako nahi baten ondorioa. Hasieran, hiru txerto eta Osasun Erakunde Integratu (OSI) batzuk eragiten zituela esan bazuen ere, orain, berriro ere, Parlamentuan onartu behar izan du 21 zirela iraungitako txertoak eta OSI guztietan sakabanatuta daudela.

Azkenik, apirilaren 18an hiriburuetan egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin dugu, osasun sistema publikoa defendatzeko eta benetako irtenbideak eskatzeko.

GOGORATZEN DIZUEGU: Apirilaren 18an Bilbon, Donostian eta Gasteizen osasun publikoaren alde egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egiten diegu herritar guztiei.

Bilbon, 12:00etan, Bihotz Sakratutik
Gasteizen, 12:00etan, Bilbo Plazatik
Donostian, 17:00etan, Bulebarretik
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformen koordinakundea (OPA herri plataformak)

Visitas: 6