UGT-Euskadiko Zerbitzu, Mugikortasun eta Kontsumo Federazioak (FeSMC) irmo gaitzetsi du atzo goizean, astelehena, otsailaren 24an, Euskotrenen Zornotzako geltokian zaindari batek jasandako eraso bortitza. Trenera sartzeko txartela ordaindu ez zuten bi pertsonari arreta deitzean, horietako batek aurre egin zion langileari, eta, azkenean, bere defentsa kentzea lortu zuen. Ondoren, buruan hainbat aldiz jo zuen, lurrera bota arte.
Invico segurtasun enpresarentzat lan egiten duen zaindaria, Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten zauriak aztertu eta sendatzeko. Gaur egun ezgaitasun-egoeran dago, eta UGTk zuzenean adierazi dio elkartasuna erasoaren aurrean, bai eta lesioak azkar sendatzeko nahia ere. Erasotzaileari dagokionez, polizia gertakarien lekura joan zen, eta gizona identifikatu eta atxilotu ahal izan zuen.
Segurtasun-guardia batek jasandako «enegarren eraso» horren aurrean, UGT-Euskadiko Segurtasun Pribatuko arduradun Isidro Campok zerbitzu horiek kontratatzen dituzten enpresei, Euskotreni kasu honetan, «bidaiarien segurtasuna zaindu behar dutenen osotasun fisikoa bermatzeko» eskatu die, besteak beste, «operatiboak indartzeko, gutxienez bi zaintzailerekin, eraso horiek gerta daitezkeen ordutegietan geltokiak edo ibilbideak betez».
UGT-Euskaditik azpimarratu du beharrezkoa dela eraso hauen aurrean kontzientzia hartzea, «betiere antzeko egoeretan ematen direnak», eta ziurtatu du garraioaren erabiltzaileen osotasuna bermatu ahal izateko «beharrezkoak direla zaintzaileentzako babes-neurri zein dispositiboen plangintza egokia eta haien jardueraren gaineko lege-estaldura egokia».
Visitas: 7