UGT-Euskadik apirilaren 5ean euskal hiriburuetan soldata eta pentsio duinak aldarrikatzeko egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du. Martxak antolatu dituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin bildu berri da sindikatua, eta arlo horretan helburuak partekatzen dituztela egiaztatu du.
Plataformak manifestazioak egingo ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen, «langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak izatea bermatuko dieten soldata eta pentsio nahikoak eskatzeko». Era berean, «soldatak eta pentsioak txanpon beraren bi alde banaezinak dira, gaurko soldata duinak biharko pentsioen sistema publikoari eusteko bermerik onena direlako».
Horregatik guztiagatik, UGT-Euskadik mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditu euskal herritar guztiak. Mobilizazio horiek guztiz irekiak eta anitzak izango dira, blokerik eta identifikazio korporatiborik gabekoak.
Apirilaren 5eko mobilizazioak
Bilbao, 17:30, Jesusen Bihotza
Donostia, 17:30h, Boulevard
Gasteiz, 12:00h, Artium
Visitas: 11