UGTk Urdaibain gertatutako lan-istripu hilgarriaren arrazoiak ikertzeko eskatu die erakundeei

Sindikatuak salatu du Bizkaian bi asteren buruan hildako bigarren langilea dela urte, eta hirugarrena Euskadin uste hasieratik.
Print This Post
  
  
Email This Post   


UGT-Euskadik deitoratu egin du gaur Arratzun, Bizkaian, teilatu bat konpontzeko lanetan elektrokutatuta hil den langilearen heriotza. Lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi izan die biktimaren hurbilekoei. Hedabideetan zabaldu denez, Bilbon bizi zen 61 urteko gizonezkoa zen.

Ezbehar hilgarriari dagokionez, Juan Carlos Cardenas UGT-Euskadiko Laneko Segurtasun eta Osasuneko idazkariak arrazoiak sakon aztertzeko eskatu die erakunde eskudunei, Osalani eta Ikuskaritzari. Ondorioen zain, nabarmendu du «arrisku-eremuetan egiten den edozein lanek, dagokion seinaleztapena ez ezik, nahitaezko arriskuen balorazioa ere izan behar duela».

Elektrokuzio bat denez, Cardenasek uste du «zerbaitek huts egin» duela gertaera lazgarri hori gertatzeko. Iradoki duenez, «lanerako arriskuaren ebaluazio eskasa izan daiteke, edo enpresak hartu beharreko neurrien plangintza”. Ildo horretatik, gogora ekarri du enpresek dutela langileen osasuna zaintzeko ardura.

Azkenik, UGT-Euskadik salatu du Bizkaian bi aste eskasetan izandako bigarren lan-heriotza dela hau, hilaren 4an Elorrion gertatukoaren ondoren, eta hirugarrena EAEn urte hasieratik. Horren arabera, «ezin gara ohitu, inoiz ez, norbait lanera joate hutsagatik bizia galtzera».

Visitas: 2