UGT Euskadik Zamudioko (Bizkaia) Ugaldeguren III industrialdean gaur goizean izandako lan-istripu traumatikoan hil den garraiolariaren heriotza deitoratu du. 61 urteko langilearen gertukoei doluminak emateaz gain, sindikatuak erakunde eskudunei, Osalani eta Lan Ikuskaritzari, ezbeharra eragin duten arrazoiak ikertzeko eskatu die.
Laneko Segurtasun eta Osasunaren Egunetik bi egunera, Euskadin aurten lanean hil diren pertsonen kopurua, gutxienez, 14ra iritsi da. «Hori guztiz onartezina da». UGTk gogorarazi du enpresak direla bere ardurapeko langileen osasunaren segurtasuna bermatzeko arduradunak, eta, beraz, prebentzio planak zorroztea eta horiek betetzen direla zaintzeko eskatu dute.
Visitas: 4

















