UGTk Zornotzan gertatutako lan istripu hilgarria ikertzeko eskatu du

UGT-Euskadik atsekabea adierazi du joan den astelehenean, abenduaren 30ean, Zornotzan (Bizkaia) gertatutako lan istripu hilgarriaren harira.
Print This Post
  
  
Email This Post   


Osalanek gaur jakitera eman dituen datuen arabera, 41 urteko langilearen ezbehar traumatikoa 41 biltegi batean inbentario-lanak egiten ari zirenean gertatu zen, orga jasotzaile batekin manipulatzen ziztuzten zurezko taula multzo batzuk erori zirenean.

Gertakari horien aurrean, UGT-Euskadik eskatu die agintari eskudunei, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari eta Lan Ikuskaritzari, zehatz-mehatz iker ditzatela istripu hilgarri hori eragin duten arrazoiak. Era berean, sindikatuak salatu du 2024an, azken heriotza batuta, gutxienez 28 pertsonak galdu dutela bizia Euskadin, «kopuru guztiz onartezina».

Juan Carlos Cardenas UGT-Euskadiko Lan Osasuneko arduradunak gogorarazi duenez, «enpresen ardura da, legez, gaur salatzen dugunaren moduko istripuak saihesteko beharrezkoak diren prebentzio-baliabideak eskaintzea».

Visitas: 4