UGT Euskadik zuhurtziaz baloratu ditu Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu dituzten otsaileko langabeziari buruzko datuak. Alde batetik, positibotzat jo du langabeziak puntu bat behera egin izana, Lanbideren zerrendetan 1.146 pertsona gutxiago daudela. Zifra horiekin batera, afiliazioa ere pixka bat hobetu da: 1.028.407 afiliatu daude Gizarte Segurantzan, eta urte arteko hobekuntza ere ematen da adierazle guztietan.
Hala ere, sindikatuko Enplegu arduradun Daniel Gonzalezen hitzetan, hobekuntza hori arretaz aztertu behar da, «lehenik eta behin, urtarrileko joera estazionala zuzentzera datozelako, baina, batez ere, nazioarteko gerra-giroa areagotzen ari dela, ziurgabetasun ekonomikoan sakondu daitekeelako, enpleguan ondorioak eraginez». Ildo horretan, Gonzalezek adibide gisa jarri du Trumpen muga-zergen politikaren eragin zuzena, Tubos Reunidosen egoeran ikusi bezala.
Azkenik, sindikatuak gogorarazi du afiliazio-errekorrek ez dutela lortu langabezian dauden pertsonen datu orokorra nabarmen jaistea (106.994, otsaila ixtean), eta azpimarratu du «Lanbideko erregistro bakoitza drama pertsonal eta familiarra dela, enplegu-politiketan konponbideak aurkitu behar dituela».
Visitas: 1

















