Xuria Arza «Aldarrikapen honek gizarteari aurrera egitea ahalbidetuko dio, lan baldintzak XXI. mendera egokituta»

UGTk eta CCOOk elkarretaratzea egin dute Confebask patronalaren Bilboko egoitzaren aurrean, euskal langileen heren baten bizitza hobetuko duen legearen defentsan.
Print This Post
  
  
Email This Post   


Xuria Arza UGT Euskadiko Berdintasun arduradunak Bilboko Euskadi plazan UGTk eta CCOOk deitutako kontzentrazioan parte hartu du gaur, lanorduak murrizteko aldarrikapenarekin. Elkarretaratzea Kongresuan lanaldia gehienez 40 ordutik 37,5 ordura murrizteko lege-proposamena eztabaidatzeari bidea ematen ari diren egun berean egin da.

Arzak azpimarratu duenez “lanaldia murriztea aldarrikapen historikoa da, gizarteak aurrera egin eta lan-baldintzak XXI. mendera egokitu ahal izateko”. Neurri horrek “langileen osasuna hobetzeaz gain, zaintza-lanak, kontziliazioa eta, azken batean, bizi-kalitate hobea izatea sustatuko du”.

Legeak negoziazio-ahalmen txikiena duten sektoreentzat duen garrantzia nabarmendu du sindikatuko bozeramaileak, eta adierazi du Euskadin neurri horrek 350.000 pertsonari baino gehiagori eragingo liekeela, hau da, biztanleria aktiboaren heren bati. «Egia da sektore askok, publikoak kasu, lanaldi txikiagoak dituztela, baina bidegabea litzateke, hain zuzen ere, lan-baldintza hobeak negoziatzeko indar gutxien dutenei bizkarra ematea. Legearen babesa behar dutenak dira», adierazi du.

Arzak Kataluniako eskuinaren jarrera ere kritikatu du; izan ere, PPri eta VOXi batuz, proposamenaren aurka bozkatuko duela iragarri du, langileen aurka beraz. «Bitxia da erabakitzeko eskubideaz hitz egiten dutenek gizartearen gehiengo zabalak babesten eta eskatzen duen gai bati buruz Kongresuan eztabaidatzea eragoztea», adierazi du.

Azkenik, UGTko ordezkariak azpimarratu du legea gutxieneko berme komuna dela eta ez dagoela negoziazio kolektiboarekin kontraesanean. Adierazi duenez, lanaldia murriztea “benetako premia da lan-osasunaren ikuspuntutik, produktibitatea handitu arren soldata edo denbora librerik izan ez duten langileekiko zor bat” ere dela, kontziliazio erantzunkiderako tresna bat dela eta produktibitatea handitzeko eta enpresak modernizatzeko aukera bat dela.

Visitas: 2