Arriskuak Detektatzeko Fitxak: prebentzioan genero-ikuspegia eta adina txertatzeko tresna praktikoa

Prebentzioa ere arriskuek pertsona guztiei era berean eragiten ez dietela aitortzetik hasten da. Ezagutu UGT Euskadik prestatu dituen Arriskuak Detektatzeko Fitxa berriak, eta hobetu lan-arriskuen identifikazioa generoaren eta adinaren ikuspegia txertatuz.
Print This Post
  
  
Email This Post   



EU | ES

Laneko arriskuen prebentzioak langileen aniztasuna kontuan hartu behar du. Arrisku beraren eraginak ez dira berdinak pertsona guztientzat. Generoa, adina, ezaugarri fisiologikoak edo lanaren antolaketa bezalako faktoreek desberdintasunak sor ditzakete, eta horiek identifikatzea ezinbestekoa da prebentzio-neurri eraginkorragoak ezartzeko.

Helburu horrekin, UGT Euskadik prebentzioko ordezkarien eskura jartzen ditu Arriskuak Detektatzeko lau Fitxa (ADF), generoaren eta adinaren ikuspegitik lan-arriskuak modu desberdinean ager daitezkeen egoerak identifikatzen laguntzeko tresna praktiko gisa diseinatuak.

Fitxa bakoitzean arrisku-egoera nagusiak, lantokian ikus daitezkeen alerta-elementuak, generoari eta adinari lotutako faktore bereizgarriak, oinarrizko prebentzio-neurriak eta Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) zuzendutako galdera bat jasotzen dira, prebentzioaren arloko desberdintasun posibleak antzematen laguntzeko.

Eskuragarri dauden fitxak

Deskargatu fitxak eta erabili generoaren eta adinaren ikuspegia txertatzen ez duten arriskuen ebaluazioetan askotan ikusezin geratzen diren arrisku-egoerak identifikatzeko laguntza gisa.



EDUKIETARA ITZULI

Visitas: 2